Irakasle izan , neu izanaz.
Gizakiok etengabe harremanetan gauden izakiak izanik, gure buruarekin eta besteekin ditugun harremanak hobetzeko gaitasuna, boterea eta ardura ditugu eta ideia hau helaraztea du helburu idatzi honek. Horrela ekarpen txiki bat izan nahi du gaur egun hezkuntzaren inguruan dugun sentsazio ezkorra, zoriontasun eta errespeturantz orekatuz joan dadin, frustraziotik eta haserretik atereaz eta harremantzeko gaitasun osasuntsuak garatuz.
Idatzi honek ez du gehitu nahi sufrimendurik heziketa lanetan dabiltzan guraso eta irakasleei. Egunetik egunera gehitzen ari diren eskakizun akademiko eta administratiboei erantzutea eta lanetik kanpo dugun bizitza kudeatzea, sarritan itogarria bihurtzen da.
Adierazi nahi dut hezitzaile bezala, ikasle edo seme alaben aurrean jartzen garenean ardura bat dugula, eredu izatearen ardura alegia eta horren ondorioz, gure buruarekin eta besteekin ditugun harremanak hobetzeko gaitasuna eta boterea ditugu. Era horretara gaur egun hezkuntzaren inguruan dugun sentsazio ezkorra pixkanaka orekatuz joan dadin, zoriontasun eta errespeturantz, frustraziotik eta haserretik atereaz eta harremantzeko gaitasun osasuntsuak garatuaz.
Eta honek zer zerikusi du irakaskuntzarekin?
Irakaskuntzan giro lasaia duten gelekin amesten dugu. Konzentrazioa eta jakinmina errazten duen giro bat, non era guztietako beharrak asetzen diren, emozionalak, fisikoak eta kognitiboak. Ikasle kopuru txikiagoak, irakaslea ikasle guztien beharretara iritsi ahal izateko. Errespetua, poza eta komunikazioa irakaskuntzaren edukietan aurrera egiteko oinarriak izatea. Ondorioz, ikaskuntza komunitateko kide guztiak (familia, irakasle, langile eta haur-gazte) psikologikoki hazi daitezkeen gelak eta eskolak. Baina ez dugu gure esku guztia, erabaki batzuk hezkuntza ministerioetan hartzen dira eta nahiz eta baldintza hobeak aldarrikatu ditzakegun, guztia ez dago gure esku. Horrez gain, gure ikasleen familia bakoitzak ere bere errealitatea du eta nahiz eta agian eragin dezakegun, esparru hori ere ez da guri dagokiguna.
Beraz, egokia litzateke gelditu eta galdetzea: Nolako hezkuntza sistema nahi dugu? Zer helburu ditu ikasgelako hezkuntzak? Eta, zer egin dezaket nik norabide horretan jartzeko? Haur eta gazteen garapenari laguntzea bada gure helburua, funtsezkoa da etapa honetako beharrak asetzea. Ana María González Garzak bere “Hezkuntza Holistikoa” liburuan esaten duen bezala: ez da posible ematea ez duguna, irakastea ez dakiguna, eta ez garena izatea.
Azkeneko laneko osasun txosteneko datuei erreparatuz, irakasleek buruko osasunean bizi duten egoera garbi adierzten du: irakasleen %40k antsietatea, depresioa eta desesperazioa pairatzen du, %51ek bizitza pertsonal eta profesionalarekin ez daudela asebeteak adierazi dute, eta Espainiako irakasleen %65ek ikasturte hasieratik “nahiko” edo “oso” estresatuta daudela adierazten dute.
Beraz, irakaskuntzaren arloan norberaren behaketa eta ikerketa sakon bat egiteko beharra dagoela iruditzen zait.
Zer egin dezaket irakasle gisa? Bide bat aukeratu, nire arazoak eta ahuleziak kudeatzeko lagungarri diren tresna praktikoak bilatu, nire bizitzan zer nahi dudan serio aztertu, eta nire motibazioa zein den argi izan. Heldu gisa eredutzat hartzen naizela kontuan hartuz, etengabe erlazionatzen naiz nere inguruko pertsona guztiekin, horrela haur eta gazteak gizaki bezala eskaintzen dudan irudi horretatik elikatzen dira. Harreman hau nerbio sistemen arteko harreman bat bihurtzen da, batzuk helduak, besteak oraindik heldu gabe daudenak.
Horretarako, Mindfulnessaren praktika bideetako bat izan daiteke. Hasieran agian moda bat izan zitekeen, baina zientziak behin eta berriz bere praktika baliagarria dela egiaztatu du.
Mindfulnessak antsietatea, estresa eta irakasleok pairatzen ditugun ondoez asko kudeatzeko tresnak eskaintzen dizkigu. Gainera marko bat eskaintzen digu, ikuspegi etiko bat, gure errealitatea arinago bizitzeko era bat.
Hezkuntzan edukinak oso garrantzitsuak dira baina baita ere pertsona bezala irakasleok transmititzen duguna ere, hala nola, jokabideak, baloreak… Irakaslearen heldutasun sikologikoak eta jakinduriak asko balditzatzen du gela barneko giroa, baita orokorrean ikastetxekoa ere. Eta jakinduria hori norberaren eraldaketatik sortzen da. Garapen pertsonaleko ibilbide bat egiten ari zarenean, ikasleentzat benetako Mindfulness eredu bat bihurtzen zara.
Haur eta gazteei Mindfulnessa irakasteko komenigarria da aurrena gure burua lantzea, horrela munduarekiko ditugu proiekzioak moztu eta geure burua lantzetik hasten garenean, eredu izaten ari gara.
Daniel J. Rechtschaffen-ek bere liburuan esaten duen bezala… “Mundua isildu ezinezko misio erraldoi bat bezala hartu beharrean, gure buruan gelditzen ez den solasari adi egoten ikasi dezakegu… Jolas eremuan dauden haurrak elkarrekin ez haserretzen saiatu beharrean, zarata horrek guregan sortzen duen antsietateaz ohartzetik hasi gaitezke. Gure gorputzean dugun antsietatea sentitzen ikasten dugunean, tentsioaz ohartu eta arnasketa azkarraren patroiari adi egoteko gai garenean, habiapuntu bat izan dezakegu… ezer aldatu gabe, ikasleak erakarri eta gidatzen dituen argi hori izan gaitezke.”
Eta horrela, batek bere arreta osoa lantzen badu, ezinbestean eramango du bere presentzia haurrekin egiten duen lan esparrura eta pertsona hori gai izango da bizi dituen nekea eta estresarekin beste era batera harremantzeko eta beraz haur eta gazteak eremu horretatik salbu egongo dira. Gainera bere bizitzaren prozesuarekin harreman duin eta osasuntsu bat izaten irakatsiko die.
Oso ongi dago bakea eta armoniarekin amets egitea, baina denok habiatu behar dugu gauden lekutik. Aurrerantz salto egiteko joera dugu, ikasleei erlaxatzen lagundu nahirik, baina konturatu gabe geuk antsietatea dugula eta lasaitasuna falta zaigula. Ezkutuko angelu asko ditugu eta sarritan hoietatik habiatzen dira gure ohitura eta joera asko, eta hori dela askotan sufrimentua areagotzen duten erreakzioak izaten ditugu, egoera desberdinen aurrean.
Joseph Goldsteinen arabera, “meditazio praktika momentu presentean etengabeko itzulera da, uneak eskaintzen digunari etengabe irekitzea”. Eta hori izango da gure sistema nerbioaren oreka eta atseden mantentzen lagunduko digun.
Zer da ikasleen irudi izan nahi duzun horretako pertsona izatea oztopatzen dizuna? Geure buruaren eta geure barnearen onarpena.
- Kabat-Zinn-en arabera, onarpena barneko orientazio bat da, gauzak nola diren onartzen dituena, nahi dugun bezala izan ala ez, eta momentu jakin batzuetan izugarria denean ere.
Onarpena hezitzaile kontziente izateko oinarrietako bat da. Gauzak nola diren onartzea da gertatzen ari denarekin harremanetan jartzeko nola jokatu hautatzeko oinarria.
Noski, onarpenak ez du esan nahi egiten duten guztia onargarria denik. Horrek esan nahi du onartzen ditugula sentitzen dutela eta hala ere jarrera batzuk onargarriak ez direla argi izan dezaten. Winnicott-ek esandakoaren moduan da, “ez txiki batzuk handizko BAI batean”.
Beraz, hasi gaitezen geure buruari begiratzen, geure burua onartzen, oinarria sendo eta heldua eraikitzen, eta horrela, haurrak eta gazteak eskatzen dugunaren adibide izan gaitezen. Practiquemos mindfulness para poder enseñarlo. Hartu dezagun kontzientzia, adiskidetasuna, arretaren kudeaketa, emozioen erregulazioa lantzen, lagunduko diguten baliabideak eta tresnak, beste pertsonei eskaintzeko.
Hau da abiapuntua. Bidaia ona!!!
Danel Iñurritegi
- Educación holística: La pedagogía del siglo XXI. Ana MªGonzalez Garza. Edit Kairos. 2008
- Educación Mindfulness: el cultivo de la consciencia y la atención para profesores y jóvenes. Daniel J. Rechtschaffen Edit Gaia. 2014.
- Padres conscientes, hijos felices. Jon y Myla Kabat-Zinn. Edit alfaro. 2012
- informe estatal del servicio de Defensor del Profesor del curso 2021/22 (página
web de AMPE) https://anpe.es/