Entrar / Login

MINDFULNESS: Meditazioan sakontzen

Baraka Mindfulness buscando el Equilibrio

MINDFULNESS: Meditazioan sakontzen

Gorputza eta buruaren arteko oreka ezinbestekoa da bizitza bete-betea eta armonikoa izateko, eta osasuna eta ongizatea areagotzeko.

Gure emozioak eta sentimenduak lantzeak, edota estresak, antsietateak eta oinazeak eragindako ondorioak kudeatzeak, gorputza eta burua koordinatzea eskatzen du, erlaxatzen ikastea, buruak gorputzean eta gorputzak buruan nola eragiten duen ezagutzea.

Gure gorputza eta burua kontzientziaren bizilekua dira, jakinduria eta osotasuna lortu nahi badugu kontzientzia garatu behar dugu. Eta horretarako dugu MINDFULNESS meditazioa.

Soberan aztertu da orain eta hemen gertatzen dena behatzen duen meditazio mota honek geure burua sakonean ezagutzen laguntzen digula.

Mindfulnessekin gure burua nola funtzionatzen duen ikasten dugu, pentsamenduek nola eragiten diguten, emozioak nola sortzen diren eta nola menderatzen gaituzten, nola sufriarazten diguten estresak, antsietateak, ardurak eta oinazeak.

Gainera, Midfulnessi esker, organismoa erlaxatu egiten da, odolaren presioa gutxitu, arreta, kontzentrazioa eta memoria indartu, sistema immunologikoa sendotu, hobeto egiten da lo …

Mindfulness gorputzean bizitzeko, burua onarpenez eta goxo behatzeko, argitasunez eta neutraltasunez bizi izateko une bakoitza, bakean bizitzeko, jakinduria lortzeko. Ez da gutxi.

Mini Cart 0

Tu carrito está vacío.