Entrar / Login

FORMACIONES

ARTETERAPIA ETA MINDFULNESSA

Bizipenaren esperientzia oso presente duen 9 tailerrez osatutako ikastaroa da, eta hurrengoak integratzen ditu::

  • Mindfulnessa: ikastaroan zehar 9 asteko mindfulnesseko entrenamendua garatzen da.
  • Gorputza esnatzen: Gorputzaren kontzientziaren garrantziaz jabetzeko gunea.
  • Teknika plastikoak eta materialak: Materialen eta sormen-tekniken sarrera praktikoa eta teorikoa.
  • ArteTerapiaren oinarriak: hile bakoitzari dagokion moduluaren garapen teorikoa.
  • Sormen-esperimentua: sormena garatzeko proposamen praktikoak.
  • ArteTerapeuta izaten ikasten: terapia humanistetan oinarritutako prozedura terapeutikoetarako gunea.

Hurrengoak dira helburuak:

  • Eguneroko bizitza profesional zein pertsonalera ekartzea unean unekorako atentzioa, eta pentsamenduaren zein jarreraren malgutasuna.
  • Heziketa eta osasunaren arloan mugitzen diren profesionalentzako sormen zein trebetasun gaitasunak txertatzea. Erizainak, medikuak, psikologoak, zaintzaileak, hezitzaileak…
  • Autoestimua eta konfiantza areagotzea.
  • Antsietatea eta estresa gutxitzea.
  • Kanalizatzeko zailak diren sentimentuak adieraztea.
  • Sormena garatzea.
  • Besteekiko komunikazioa hobetzea.
  • Norbere burua ezagutzea.
  • Adimen emozionala garatzea.
  • Emozioak erregulatzea.
  • Blokeo emozionalak gutxitzea.

ANTOLAKUNTZA

Ikastaro hau egiteko ez da behar aurretiko inolako esperientziarik, ezta ezagutza artistikorik. Plaza mugatuak dira parte hartzaileei kalitaterik hoberena eskaintzeko.
Ikastaroa bukatzean, parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko du pertsona bakoitzak, Barakak abalatuta. Horretarako ikastaroaren %90a bete beharko da eta bukaerako lana egin.
Norentzat: Psikologia, hezkuntza, eta giza arloko langileentzat. Baita bere garapen pertsonalean sakondu nahi dutenentzat ere.

Ikastaroa 9 larunbatez dago osatuta, 2017-18 ikastaroan zehar, urritik ekainera bitartean; Guztira 72 ordu.

Urriak 7 Octubre
Azaroak 11 Noviembre
Abenduak 2 Diciembre
Urtarrilak 13 Enero
Otsailak 3 Febrero
Martxoak 3 Marzo
Apirilak 14 Abril
Maiatzak 5 Mayo
Ekainak 9 Junio

Información
Fecha:
05/10/2019
06/06/2020
Horario:
10:00etatik 14:00tara eta 16:00etatik 20:00etara
Lugar:
Instituto Baraka
Calle Etxague nº 4
Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa)
Precio:
1.080
Detalles del precio:

Ikastaro osoak 1.080 € balio du (120 € tailer bakoitzak).
Ez da matrikula bueltatuko ikastaroa hasi baino bi aste lehenagotik aurrera.

Módulos:

1go tailerra: Lehen urratsak. Barne- eta kanpo-sentipenak. Gertatu ahala adierazi.
2. tailerra: Gorputza. Mugimendu kontzientea. Soslaia.
3. tailerra: Barne-esperientzia; sentipenak eta pentsamenduak.
4. tailerra: Arnasketa; gorputza bertikaltasunean; organismo-erregulazioa.
5. tailerra: Emozioak; gogaitzen gaituena bizi. Emozio-erregulazioa.
6. tailerra: Estresa, kezka, beldurra.
7. tailerra: Aldaketarako erresistentziak, ni ideala, usteak, izaera, nire itzala eta onarpena.
8. tailerra: nire bizitza elkar-ekintzan sortzen. Nire burua ongi tratatuz. Harreman adeitsuaren eredua zehaztuz.
9. tailerra: Ikasten ohitura eta gune osasuntsu eta positiboak sortzen. Itxiera.

Inscripción:

Erretserba egiteko eskaera bete eta bidali hurrengo helbide honetara: lauartean@hotmail.com.Plaza konfirmatzean 120 €ko fiantza jarriko da. Ikastaroaren bukaeran bueltatuko da. Beharra ikusiz gero elkarrizketa baterako zita ere egin diezazukegu.

Lourdes Elorza

Arteterapia eta Mindfulness
Gestalt. ArteTerapia. Bakarka eta taldeka egiten du lan. Mindfulnesseko instruktorea. ArteTerapiako terapeuten formatzailea.
Mini Cart 0

Tu carrito está vacío.