Entrar / Login

MEDITAZIO-BILERAK

Baraka encuentros de meditación
 

MIGUEL IBAÑEZ

HITZALDIA

URTARRILAK 25:”Kontenplazio usadioak eta Mindfulness-a” Hitzaldi honetan, pertsonen berezko espiritualtasuna eta erlijiok hartu duten forma ezberdinak izango ditugu hizpide. Gure egunerokotasuenean, ikuspegi zientifikoa, hausnarketa pertsonala eta usadio ezberdinak eskeintzen diguten ondarea batzen dituen espiritualtasun batek izan dezaken indarraz hitz egingo dugu.

TAILERRA

URTARRILAK 26: “Presentzia landuaz: jardute- espiritual baliabideak” Meditazioa ardatz izango duen lantegi honetan, esperientzia modu jakitun eta oso batean integratu ahal izateko, oinarrizkoak diren bost osagai landuko ditugu: ixiltasuna, gorputz-esperientzia, pentsamenduekin dugun harremana, desidentifikazioa eta errukia.

 

GONZALO BRITO

HITZALDIA

MARTXOAK 08: “Erruki zabal bateruntz” Errukia, sufritzen ari dena gertukoa denean, instintiboa da pertsona eta beste ugaztun batzuetan. Gaur egungo gizarte, ekonomia eta ekologia -hauskortasunak aldiz, familiatik aratago, gure erruki eta zaintza-ingurua zabaltzera behartzen gaitu, Dalai Lamak, “mundu mailako errukia” deitu dionari jarraituz.

Zer da errukia? Nola sortzen da? Zer harreman dago Mindfulness-a eta Errukiaren artean? Nola azaltzen da Errukia gorputzean? Eta burmuinean? Nola errazten da errukia? Eta nola zailtzen? Nola gutxitu ditzake errukiak enpatia-estresa eta Burn-out-a? Errukia hobetu daiteke? Badago ebidentzia zientifikorik?

TAILERRA

MARTXOAK 09: “Errukia gorputz, buru eta harremanetan lantzen” Errukia, norberaren eta besteen minara irekia egon eta hau arindu eta aurreikusi nahi izatearekin lotzen dugu. Nahiz eta instintiboki bihozbera eta errukiorrak garen, egunerokotasuneko estresak eta gizarte indibidulista eta lehiakorrak hontatik urruntzen gaitue.

Egun bateko lantegi honetan, errukiaren bi oinarrizko osagai landuko ditugu: sufrimendura irekitzea, alde batetik eta hau arindu eta aurreikusteko gogoa bestetik. Lehenengoak, sentsibilitatea, zaintza, epaiketa eza, enpatia eta ezinegona jasatea barne hartzen ditu ; bigarrenean aldiz, arreta, sentsazio, jarrera, pentsamendu eta irudimen errukitsuak lantzen dira. Trebetasun hauek, egun hontan gauzatuko ditugun praktikekin, ulertuak eta landuak izan daitezke.

Detalles del evento
Fecha:
25/01/2019
26/01/2019
08/03/2019
09/03/2019
Horario:
HITZALDIAK 19:30h; TAILERRAK 10:00 - 20:00
Precio:
Hitzaldia dohain* - Tailerra 100 €
Detalles del precio:
* plaza gorde nahi baduzu hitzaldietan 5 € dira, entradium.com erosten dira (Behean SARREREN SALMENTA). Tailerrak ordaintzen dira ES972095 5001 0110 6223 2722 Baraka Institutuaren kontuan. Jarri izena, abizena eta tailerraren izena kontzeptuan eta info@barakaintegral.org bidali.
Lugar:
Instituto Baraka
Calle Etxague nº 4
Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa)
Inscripción:
info@barakaintegral.org
34 635 758 006 / 605 725 734

Venta de Entradas
Mini Cart 0

Tu carrito está vacío.