MIGUEL IBAÑEZ
HITZALDIAURTARRILAK 25:”Kontenplazio usadioak eta Mindfulness-a” Hitzaldi honetan, pertsonen berezko espiritualtasuna eta erlijiok hartu duten forma ezberdinak izango ditugu hizpide. Gure egunerokotasuenean, ikuspegi zientifikoa, hausnarketa pertsonala eta usadio ezberdinak eskeintzen diguten ondarea batzen dituen espiritualtasun batek izan dezaken indarraz hitz egingo dugu.
TAILERRAURTARRILAK 26: “Presentzia landuaz: jardute- espiritual baliabideak” Meditazioa ardatz izango duen lantegi honetan, esperientzia modu jakitun eta oso batean integratu ahal izateko, oinarrizkoak diren bost osagai landuko ditugu: ixiltasuna, gorputz-esperientzia, pentsamenduekin dugun harremana, desidentifikazioa eta errukia.
GONZALO BRITO
HITZALDIAMARTXOAK 08: “Erruki zabal bateruntz”
Errukia, sufritzen ari dena gertukoa denean, instintiboa da pertsona eta beste ugaztun batzuetan. Gaur egungo gizarte, ekonomia eta ekologia -hauskortasunak aldiz, familiatik aratago, gure erruki eta zaintza-ingurua zabaltzera behartzen gaitu, Dalai Lamak, “mundu mailako errukia” deitu dionari jarraituz.
Zer da errukia? Nola sortzen da?
Zer harreman dago Mindfulness-a eta Errukiaren artean?
Nola azaltzen da Errukia gorputzean? Eta burmuinean?
Nola errazten da errukia? Eta nola zailtzen?
Nola gutxitu ditzake errukiak enpatia-estresa eta Burn-out-a?
Errukia hobetu daiteke? Badago ebidentzia zientifikorik?
MARTXOAK 09: “Errukia gorputz, buru eta harremanetan lantzen”
Errukia, norberaren eta besteen minara irekia egon eta hau arindu eta aurreikusi nahi izatearekin lotzen dugu. Nahiz eta instintiboki bihozbera eta errukiorrak garen, egunerokotasuneko estresak eta gizarte indibidulista eta lehiakorrak hontatik urruntzen gaitue.
Egun bateko lantegi honetan, errukiaren bi oinarrizko osagai landuko ditugu: sufrimendura irekitzea, alde batetik eta hau arindu eta aurreikusteko gogoa bestetik. Lehenengoak, sentsibilitatea, zaintza, epaiketa eza, enpatia eta ezinegona jasatea barne hartzen ditu ; bigarrenean aldiz, arreta, sentsazio, jarrera, pentsamendu eta irudimen errukitsuak lantzen dira.
Trebetasun hauek, egun hontan gauzatuko ditugun praktikekin, ulertuak eta landuak izan daitezke.