Zientziak 40 urte daramatza meditazioaren onurak aztertzen, baina batez ere azken bost urtetan eman da saltorik handiena gaiaren argitalpen eta artikulu ugari plazaratu direlarik. Barakako Meditazio Eskolak azken ikerketetan zein tradizioko testuetan oinarritzen da irakaskuntza laikoa, dogmarik gabekoa, eskaintzeko. Ongizate psikologia eta garapen pertsonala ditu helburu.
Literatura zientifikoak lau mekanismotan banatzen ditu meditazioa praktikatzearen onurak: a) atentzioaren erregulazioa; b) Gorputzaren kontzientzia; c) emozioen erregulazioa eta d) Aldaketak “ni”aren pertzepzioan.
Meditazioari esker norbere burua erreakzionatu gabe behatzeko gaitasuna garatzen dugu, eta horri esker konturatzen gara, gure organismoaren berezko jarduerak besterik ez direla, ordura arte errealitate bailitz bizi izandako emozio, sentsazio eta pentsamenduak. Mekanismo hau bizitzan zehar garatutako ohiturez eta erreakzioez baldintzatuta dago. Erreakzio, patroi, eta ohitura guzti horiek desautomatizatzeak, poztasuna ematen digu eta askatasun sentsazioa, maitagarritasunez bizitzera gonbidatzen gaitu, modu alai eta altruistan.
Meditazioa modu jarraian praktikatzeak ondoeza saihesten du, uneko kontzientzia garatzen du eta gizakion eboluzioaren garapena bultzatzen du; Lan hau pertsonala zein taldekoa da. Beraz, oso komenigarria da, praktikari eutsiko dion erreferentziazko talde bat izatea.
Meditazio Eskolako partaide izateak irakaslearen tratu pertsonalizatua bermatzen du. Berak lagunduko dizu, bizi duzun momentuari erreparatuz, behar dituzun praktikak eta liburuak gomendatuz. Gainera, asteroko saioaz gain, aukera izango duzu astean bi aldiz diren doako meditazioetan ere parte hartzeko eta hilean behin igande goizean egiten diren meditazioetan ere bai. Zatoz! JARDUEREN PROGRAMA