Entrar / Login

Qi-gong-a eta meditazioa

Baraka meditación iniciación

Bizitzea tokatu zaigun mundu zoro honetan oso erraz galtzen dugu kontaktua geure barnearekin, geure benetako esentziarekin. Eta sarriegi gelditzen gara galduta. Honek egonezina ekartzen digu eta iluntasunean uzten gaitu, erantzunik gabe.

Vipassana Meditazioak, Ikuspegi Sakoneko Meditazioak, geure barnerako bidea erakusten digu eta ulertzen laguntzen digu. Esnatzeko bidea zeharkatzeko modua erakusten digu, gure gorputzarekin bat eginik, gure sentsazioekin, gure gogamenarekin.

Eta hori lotzeko tresna ezin hobea dugu, Arnasketa Kontzientea. Une oro gure arnasketaz kontziente izateko gaitasuna garatuko dugu, osotasunez bizi ahal izateko gure aurrean irekitzen zaigun denborarik gabeko presentea.

Anapanasati Sutta edota Arnasketan ezarritako Atentzio osoa izango da gure gidaria bide eder honetan.

Baraka Isabel Markalain

Isabel Markalain

MEDITAZIO INSTRUKTOREA

80. hamarkadaren bukaeran Qi Gong instruktore formakuntza hartu zuen Donostiako Tai Chi Chuan eskolan. 1989ean hasi zen meditazioa praktikatzen.1989tik 2001era meditazioko instruktorea izateko 4 urteko formazioa egiten du Dhiravamsarekin. 2014an transmisioa jasotzen du Dhiravamsaren eskutik. Mindfulnesseko instruktorea.

Mini Cart 0

Tu carrito está vacío.